Gure euskaltegia

Ikastaroak

Badira ia bost hamarkada Sahats euskaltegian helduak euskalduntzen ari garela. Irakasle batzuek 35 urtetik gora egin ditugu langintza honetan. Urte horietan guztietan, asko eta asko izan dira gure euskaltegian euskalduntzea lortu duten herritarrak.

Metodologia

Gure euskaltegiaren helburua ahalik eta euskal hiztun gehien lortzea da, ahalik eta epe laburrenean. Helburu hori erdiesteko, metodologia komunikatiboa erabiltzen dugu, gure ikasleek egunerokoan maizenik dituzten behar komunikatiboak euskaraz bete ditzaten, bizitzaren alor guztietan euskaraz eroso eta egoki ari daitezen.

Dirulaguntzak

Eskola emateko erabiltzen ditugun materialak eta programazioa Iruñerriko IKAk sortuak dira, eta 40 urtetik gorako lan didaktikoaren emaitza dira.