IKA Bortziriak euskaltegia

Ikastaroak > EGA

EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) pertsona batek euskaraz ahoz zein idatziz aritzeko trebetasuna duela, eta euskara batuaren ortografia eta arauak ezagutzen dituela erakusten duen ziurtagiria da. Berau lortzeko hiru proba edo azterketa gainditu behar izaten dira: Atariko proba, Azterketa idatzia eta Ahozko azterketa, ordena horretan. Europako Erreferentzia Markoari erreparatuz, EGA azterketa C1 mailaren parekoa da.

Hori da hain zuzen ere ikastaro honen xedea, EGAko azterketa gainditzeko landu beharreko zatiak landu eta ikasleak azterketarako prestatzea.


 

 

 

 

IKA Bortziriak · Arretxea , 22 (Matxinbeltzenea) · 31770 Lesaka (Nafarroa) · Tel. 948 63 77 96