IKA Bortziriak euskaltegia

Ikastaroak > Euskalduntzeko mailak

Euskalduntzeko mailak txikitatik euskara ikasteko aukera izan ez dutenentzat zuzentzen dira. Maila hauek hainbat urratsetan banatzen dira, Europako Erreferentzia Markoaren arabera, honako hauek izanen lirateke:

  • OINARRIZKO MAILAK: A1 + A2
  • TARTEKO MAILA: B1
  • MAILA AURRERATUA: B2
  • GAITASUN MAILA: C1 edo EGA

Hauek lantzeko, komunikatzeko beharrezkoak diren gaitasun guziak lantzen dira: mintzamena, irakurmena, entzumena eta idazmena.



 

OINARRIZKO MAILAK (A1 + A2)

A1 eta A2 burututakoan, ikaslea gai izango da:

  • Kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, eta pertsona eta objektuen deskripzio laburrak ulertzeko.
  • Kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, eta pertsona eta objektuen deskripzio laburrak ahoz nahiz idatziz oso modu sinplez adierazteko.
  • Harreman hurbilen inguruan zenbait funtzio komunikatibo ezagutu eta erabiltzeko.
  • Mezu nagusia eta orokorra jaso eta batzuetan adierazteko.
  • Zenbaitetan informazio xehea jasotzeko (helburuaren arabera eta testuaren egiturak bideratzen duenean).

 

TARTEKA MAILA (B1)

B1 maila burututakoan, ikaslea gai izango da:

  • Kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, eta pertsona eta objektuen deskripzio laburrak ulertzeko.
  • Kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, eta pertsona eta objektuen deskripzio laburrak ahoz nahiz idatziz adierazteko.
  • Solasaldietan parte hartzeko.
  • Mezu nagusia eta orokorra jaso eta adierazteko.
  • Zenbaitetan informazio xehea jasotzeko (helburuaren arabera eta testuaren egiturak bideratzen duenean).

 

MAILA AURRERATUA (B2)

B2 maila burututakoan, ikaslea gai izango da:

  • Solasaldiak, jardunak, narrazioak, deskripzioak, instrukzioak, azalpenak zein iritziak ulertu eta ahoz nahiz idatziz adierazteko. Hala ere, ñabardurak jaso eta adierazteko zailtasunak izango ditu.

 

GAITASUN MAILA (C1 edo EGA)

C1 maila burututakoan, ikaslea gai izango da:

  • Edozein hizketa ulertzeko.
  • Zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko.
  • Testu era guztiak erabiltzeko eta idazteko.

 

 

 

IKA Bortziriak · Arretxea , 22 (Matxinbeltzenea) · 31770 Lesaka (Nafarroa) · Tel. 948 63 77 96